KLASERA JOATEKO DERRIGORRA
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko apirilaren 19ko 160/1994 Dekretuak dio, 21. artikuluan, klaseetara joatea derrigorrezkoa dela. Hala ere, eskola egunen %35eko hutsegitea onartzen da, hau da, ikasleak 20 hutsegite egin ditzake. Behin hutsegite kopuru hori gaindituta, ikasleak ofizialtasuna galduko du. Behin eta berriro gertatzen diren justifikatu gabeko hutsegiteek ikaslea eskoletara joateko eskubiderik gabe utziko dute eta hurrengo ikasturtean matrikula egiteko lehentasuna galduko du, bai eta ofizialtasuna ere. Hala ere, ez du galduko azterketa egiteko eskubidea.
Ikasleak justifikatu gabeko 21 hutsegite betetzen dituenean, Eskolak gutuna bidaliko dio, ofizialtasuna galdu duela adieraziz. Ofizialtasuna galtzeak esan nahi du, lehentasuna galduko duela hurrengo ikasturtean. Eskolako iragarki-taulan argitaratuko da hutsegiteen erdira iritsi diren ikasleen zerrenda. Ikasle bat onartutako hutsegiteen kopurua agortzen duenean gutuna bidaliz emango zaio horren berri. Hutsegite guztiak agortu dituela eta ofizialtasuna galdu duela adierazten duen ikastetxeko gutuna jaso ondoren, ez da justifikanterik onartuko. Edozein arrazoirengatik egun batzuetan klasera ikasle kopuru urria joateak ez ditu klaseak normaltasunez emateko betebeharretik salbuesten ikastegia eta irakasleak.
Artxiboak nola deskargatu.Artxibo batzuk PDF formatuan dauzkazu ![]() |