ORDU ALDAKETA
Ordutegia aldatu nahi duten ikasleek urrats hauek jarraitu beharko dituzte:
- Ordutegi aldaketa' inprimakia Idazkaritzan eskatu behar dute. Eskaeraren epea urriaren 1ean ireki eta 20an itxiko da.
- Aldaketa onartu arte, matrikulatu zen taldearekin klasera joaten jarraitu beharko du.
- Aldaketa onartu zaien ikasleek Idazkaritzara joan beharko dute. Han orri zuri bat emango zaie; orri horretan taldearen zenbakia, ordutegia eta gela zeintzuk diren azalduko da.
- Hurrengo egunetik aurrera, ikasleak talde berrira joan ahal izango dira. Orri zuria irakasle berriari emango dio ikasleak.
- Orri zuririk ez daramaten ikasleak ez dituzte onartuko talde berrietan.
Frogagiri batez lagunduta ez doan ordutegi eskaerarik ez da onartuko.