Hasiera    Ikasleak    Matrikulari uko egitea

MATRIKULARI UKO EGITEA

A) Matrikulari uko egitea

Edozein ikaslek matrikulari uko egin diezaioke, eskabidea aurkeztuz gero 2009ko abenduaren 31 baino lehen. Arrazoi justifikaturik gabe egiten badu eta hurrengo ikasturtean berriro matrikulatu nahi badu, berriro hartu beharko du parte onarpenprozesuan.

Data horretatik aurrera, eta 2010ko apirilaren 30a arte, deialdiari uko egitea onartuko da soilik gaixotasun larria, istripu garrantzitsua edo beste edozein gorabehera larri eta ustekabeko gertatu bada, behar bezala justifikatuta dagoela uste badu Zuzendaritza Taldeak, eta Ordezkaritza Organo Gorenak ontzat emanda. Arrazoi horien artean aintzat har daitezke bizilekualdaketak, lantoki-aldaketak, beste ikasketa ofizial batzuk egiten diren lekuaren aldaketak, etab.

Edozein kasutan, ikasleak uko-eskabideari erantsi beharko dizkio arrazoia behar bezala eta inongo zalantzarik gabe ziurtatzen duten agiriak. Jasotako instantzia eta agiri guztiak Zentroan artxibatuko dira, dagozkion ondorioetarako.

2010ko maiatzaren 1etik aurrera, ukoa soilik onartuko da behar bezala justifikatutako istripu edo gaixotasun larria badago,eta erabat ezinezkoa bada ikaslea ebaluazioaren azken probetan egotea, baldin eta oraindik ez badu probetakoren bat egin.

Uko egiteak honako ondorioak dakartza:

  • Ikaslea ezin izango da klasera gehiago joan.
  • Ikasleari ez zaio matrikularen zenbatekoa itzuliko.
  • Ikasle ofizial moduan deialdiek ez dute aurrera egingo.
  • Nahi izanez gero, ikasle libre moduan matrikulatzeko aukera dauka ikasleak.

B) Hizkuntzaren goi mailetan ikasle libre moduan matrikulatzeko.

Kasu honetan, matrikula librea amaitu arteko epea dauka ikasleak. Ondorioak:

  • Taldearekin klasera joaten jarraitzeko aukera dauka.
  • Ikasle libre moduan matrikula betetzeko orduan, dagokion tasa ordainduko du. Ikasle ofizial moduan dituen deialdiek ez dute aurrera egingo.
  • Azterketa ikasle libreekin batera egingo du.
  • Hurrengo ikasturteko matrikula ofiziala egiteko, matrikula-orria ikasle libreen txandan jasoko du.

 

Artxiboak nola deskargatu.

Artxibo batzuk PDF formatuan dauzkazu PDF.
Acrobat Reader behar duzu ireki ahal izateko. Ez badaukazu, hementxe deskargatu.


.pdf
Matrikulari uko egiteko inprimakia - plaza erreserba galdu gabe
.pdf
Matrikulari uko egiteko inprimakia
© 2010 · HEO Eibar · C/ Jardiñeta, 3 20600 Eibar · eoieibar@euskaltel.net, eoieibarheo@gmail.com · Legezko abisua