ESPEDIENTE ALDAKETA
Ikasleak, honako arrazoi hauek direla eta, espediente-aldaketa eskatzeko eskubidea du:
- Bizileku-aldaketa
- Lantoki-aldaketa
- Ikasketak egiten dituen leku-aldaketa
Bi espediente-aldaketa mota daude:
- Aldaketa arrunta (ikasleak ez du ikasturteari dagokion matrikula beste HEO batean egin). Ikasle ofizialen espediente-aldaketa matrikula ofiziala hasi baino lehen burutuko da; honela, ikastetxe berriak hartutako plaza kopurua zein den jakingo du.
- Martxan dagoen matrikula-aldaketa (ikasleak ikasturte horretako matrikula egin du beste HEO batean). Martxan dagoen matrikula-aldaketa azaroaren 15etik aurrera eskatu ahal izango da, salbu aldaketa lurralde historiko batetik besterakoa bada (kasu honetan aldaketa eskolak hasten diren egunetik bertatik eskatu ahal izango da). Bi kasuetan, ikasleak ikastetxe berrian ikasi ahal izango du, bertan lekurik badago. Lekurik izan ezean, matrikularen renuntzia egin ahal izango du, edo bere kabuz prestatu ikasgaia eta ikasle ofizialekin batera azterketara aurkeztu.
Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko Programa arautzen duen irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren 8. artikuluak dioenaren ildotik, ekintza terrorista baten biktimek, beren seme-alabek edo legezko seme-alabatzat hartuek eskubidea dute espediente akademikoa beste Eskola batera lekualdatzeko, ekintza hori burutu den ikasturte berean.
Espedientea lekualdatu denean, Eskola batek besteari ofizialki igorriko dio ikasleari buruzko dokumentazioa.